Hasiera > Testuak > Independentzia Osoa
E-posta Inprimatu PDF fitxategia

INDEPENDENTZIA OSOA

Printzipioen adierazpena:

1) Gu pertsona askeak izanik herri libreek osatutako Euskal Herri independiente baten alde gaude, hau da, espainiar eta frantziar estatu kolonialetatik banandutako Euskal Herri aske baten alde.

2) Euskal Herrien independientzia politikoaren alde ez ezik independentzia ekonomiko, sozial, kultural eta norbanakoaren alde ere bagaude, hots, independentzia osoaren alde.

3) Edozein motatako estatu zentralistaren aurka gaude. Pertsona, auzo, herri, bailara, eskualde eta herrialdeen arteko konfederazio askea aldarrikatzen dugu.Euskal nazio autoorganizatua eta administrazio deszentralizatua duena, non bere beharren asetzea eta giza ekologiaren ekoizpen orekatua irizpide autogestionatuekin egingo den.

4) Herritik aldendutako elite politiko eta burokratikoaren aurrean asanblada defenditzen dugu. Batzarra delako gure herriaren benetako gobernu historikoa. Eta auzolana defendituko dugu gure herriaren ekoizpenaren adierazpen funtsezkoa delako, eta elkartasunaren oinarrizko instituzioa.

5) Ingurumenaren suntsitzaile delako ustiaketa kapitalistaren aurrean ekologia lehenesten dugu. Erlijioaren instituzioaren aurrean akonfesionalitatea. Autodeterminazio eskubidetik herri mogimendu askatzaile diren jarduerak sustatuko ditugu, eta patriarkakeriak, xenofobiak, homofobiak, kapitalismoak eta enpatia gabeziak sortutako diskriminazioa, bai arrazagatik, sinismenagatik, adinagatik, elbarritasunagatik edo edozein adierazpen sexualagatik, arbuiatzen dugu.

Antimilitarista garela aitortzen dugu eta armamentismo genozidaren aurka, desmilitarizazioa aldarrikatzen dugu- geure lurraldetik hasita- hori delako gatazkaren irtenbiderako giltza. Gainera, ekoizpen sozialaren berbanaketaren justizian oinarritzen gara harreman produktiboak sustatzeko, baita, bizi-baldintza duinak izateko sare unibertsal baten alde ere. Izan ere, kapitalismo hau, garai honetan neoliberalismo ekonomikoa eta espekulazio finantzieroan finkatzen da, eta bere adierazpen politikoa kontserbadorea, liberala, sozialdemokrata zein ultraeskuindarra izan berdin da.

6) Munduko pertsona eta herri orori eta bereziki Euskal Herriko herriei dei egiten diegu bere autonomia eta bere independentzia defenditzeko eta jatorrizko herrien internazionalaren indarra frogatzeko lurralde bakoitzean behar diren arloak sortuz eta autoorganizatzeko.

7) - AnarkHerria jakitun da gaur egungo une historikoak dituen potentzialitateez, horrez gain, jakitun da Euskal Herriak herri izaten segitzeko dituen zailatasunez. Izan ere, Euskal demokraziak bere bozkatzeko eskubide unibertsalak murriztuak ditu eta eskubide historikoak eta giza eskubideak zapalduak, baita bere lurraldea militarizatua ere.

- AnarkHerriak indar soberanisten metaketa bultzatzen du, eta sufragio unibertsala, eskubide historikoak eta autodeterminatzeko eskubidea bultzatzen du, gainera, gatazka politikoari konponbidea emateko, metodo praktiko moduan, Euskal Herriaren desmilitarizazioa.

- AnarkHerriak dei egiten die ezkerreko eta alternatiboak diren erakunde desberdinei eta militanteei Batzorde Independentista eta Bateratzaileak osatzeko. Erakunde hauek arduratuko dira herri auzo eta barrutietako auzolan independientea egiteaz gain Batzarrak osatzeko lanak sustatzeaz. Batzar hauek izango baitira ezker abertzale demokratiko eta alternatiboa izango den Batzarre Nazionala osatuko dutenak.

Gora Euskal Errepublikak

AnarkHerria

(Nazioarteko Jatorrizko Herrien Euskal Adarra)

independentziaosoa

Manifestua jeitsi pdf formatuan

 

bilaketa